Petronorren “Gazteluberri” aldizkariaren azken alea online dago eskuragarri, findegiari eta haren inguruari buruzko azken albisteekin.
Hiru hilez behingo argitalpen honen 96. zenbakia Abanto-Zierberna, Muskiz eta Zierbenan ere banatu da, eta bertan Petronorrek bere urteko jardunalduari, planta kimikoko operadore ikastaro berriari, Fair Saturdayari, findegiak jasotako azken sariei, Muskizko Babes Zibilari emandako ibilgailuari eta lagundu duen inguruko hainbat jarduerari buruzko informazioa ematen du, besteak beste.
Horrez gain, Abel Alonso euskal-txiletarrari egindako elkarrizketa eta izandako azken bisitei eta zozketei buruzko informazio guztia dakar.
Gazteluberri aldizkariaren 96. zenbakia, hemen.