Gabonetako jaiak zirela eta, Petronorrek Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan banatu zuen “Petronor Bandera” mahai-jokoa, belaunaldien arteko aisialdia eta familian jolastea sustatzeko, Zierbenako estropaden tradizioa omentzearekin batera.
7 urtetik gorako 2-4 jokalarirentzako joko honen xedea estropaden jatorria ezagutaraztea eta estropadetan eragina duten elementuekin ohitzea da. Helburua: lehena helmugara iristea, ziaboga hartu ondoren, estropada eta bandera irabaziz. 6 bandera daude jokoan eta gehien lortzen duena izango da garailea.
Guztira, 1000 ale banatu ziren Abanto-Zierbenako eta Muskizko erregeen kabalgaten eta Zierbenako Kultur Etxearen artean. Hala ere, inguruko bizilaguna bazara eta bat eskuratu nahi baduzu, posta elektronikoa bidal dezakezu prentsa@petronor.com helbidera (izen-abizenak, posta-helbidea eta herria zehaztuta), izakinak agortu arte.