Emica Bombasek 120 urte daramatza ponpa zentrifugoak ekoizten, Bizkaiko enpresarik zaharrenetakoa delarik. Emica (El Material Industrial, Compañía Anónima) 1899ko abenduaren 28an hasi zen jardunean, Bilbon. Hainbat aldiz lekuz aldatu ondoren, 1994az geroztik, Abanto Zierbenako El Campillo industrialdean egiten ditu ekipoak diseinatu, ekoiztu eta probatzeko lanak, bertan dituen instalazio modernoen eta eskakizun teknikorik handienei erantzuteko moduko saiakuntza-bankuaren laguntzaz. Era berean, mantentze eta laguntzarako tailerrak ditu, propioak zein hitzartutakoak.
Somorrostro Irakasguneak SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia eta Cebeken laguntzaz antolatzen duen sari honek Ezkerraldean zein Meatzaldean garatutako enpresa jarduera aitortzen du urtero. Sari banaketan, Lehendakariarekin batera izan ziren Borja Liaño, Muskizko alkatea; Javier Laiseca, Somorrostro Irakasguneko zuzendaria; Joseba Segura, Bilboko Elizbarrutiko gotzain laguntzailea; Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko foru diputatua; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburua; Beatriz Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua; Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua; Alexander Arriola, SPRIko zuzendari nagusia, eta Iñaki Garcinuño, CEBEKeko presidentea. Edizio honetako gonbidatu berezia Iratxe Las Hayas izan zen, ITP Taldeko Precisión Casting Bilbaoko zuzendari kudeatzailea.