110 lasterkari nagusi inguruk, beren txakurrekin batera, III. Muskiz Amarok Txakurtrailean hartu zuten parte igandean. V. Euskadiko Txakurkros Ligarako proba puntuagarria izan zen.
Amarok Txakurkros klubak Muskizko Udalaren lankidetzaz eta Petronorren babespean antolatutako proba Las Acacias auzotik abiatu eta 8,5 kilometro inguruko ibilbidea izan zen, Mello mendiaren magalaren arteko paisaia naturaletatik igaroz. Ondoren, 4 kilometroko lasterketa herrikoia ere egin zen, eta umeentzako beste bat, zeinean “txiki askok parte hartu zuten” diote antolatzaileek.
Lasterketa absolutuan Pol-Pol taldeko Pedro Etxeberriak lortu zuen garaipena, 37 minutuko denborarekin. Proba herrikoian, 4km-koan, Jose Males independentea izan zen irabazlea, 11 minutu eta 32 segundoko denborarekin.