Gaur, martxoak 5, Energia Eraginkortasunaren Nazioarteko Egunean, Petronorrek prozesu guztietan lortu nahi duen lehiakortasunaren eta eraldaketaren aldeko giltzarrizko faktoretzat jotzen du.
Petronorren bilakaeraren gakoa findegi seguru, errentagarri eta eraginkorra izaten jarraitzearekin eta energia-kudeaketari lotutako zerbitzu berrien arloko eragile aktiboa izatearekin uztartuta dago.
Ingurunea aldatzen ari da. Mundu osoan gertaturiko aldaketa teknologikoen eragina energia merkatura ere hedatu da, eta findegiak berrikuntzari eutsi behar dio prozesuen efizientzia optimizatu eta areagotzeko, eta sektorean sortuz doazen negozio-eredu berriak bistaratzen hasteko.
Garai berriak datoz, eta eraginkortasunik handiena lortzea funtsezkoa izango da findegia enpresa multienergetikoa bihurtuko duen aldaketa estrategikoari ekiteko eta Petronorren etorkizuna bermatzeko.