Jarraitutasun Plan honek lau urrats ditu. Horietako lehenak, jada abiarazitakoak, informazio, formazio, prebentzio eta dibulgazio ekintzak hartzen ditu. Bigarrenak alertak ezarriko lituzke jarduera kritikoetan, laneko bajek gehienez plantillaren %10 hartuz gero. Kopuru hori gainditutakoan, larrialdiari begirako aparteko neurriak hartuko lirateke, lan-dibisio zehatzen balizko geldialdi eta guzti. Azkenik, laugarren urratsak unitate produktiboak gerarazi beharra aurreikusten du.
Plana ez da bakarrik barruko pertsonalari begirakoa, enpresa kontratistei ere kontingentziazko neurriak eskatzen baitizkie, eta garbiketa lan guztiak zorroztea eta aurrea hartu nahian aurreikuspenak muturreraino eramatea dakar.
Findegi osoko Jarraitutasun Plan hau Bilboko Portuko Itsas Terminalari begirako protokolo zehatz batekin batera dator, bai jatorri oso ezberdineko petroliontzien atrakatzeari zein esportazioen irteerako trafikoari dagokienez.
Halaber, duela zenbait hamarkada abiatutako bisita-programa bertan behera geratu da, ikasleak, unibertsitariak eta irakasleak batuta urtero findegian mila lagunetik gora sartzea ahalbidetzen duena.