Fintzearen eta petrolio-produktuen banaketako sektoreak, garrantzi estrategikokoa, indartu egin ditu barne koordinazioko bere mekanismoak eta Industria Ministerioarekin zein dagozkien erkidegoetako gobernuekin dituenak, fintzearen eta petrolio-produktuen banaketaren egoera aztertzeko eta horniketaren normaltasunari eusteko. Kide diren sei konpainiak (REPSOL, BP, CEPSA, ENI, GALP eta SARAS) Industria Ministerioaren eta erkidegoetako agintarien esanetara jarri dira jazo litekeen edozein gertakariren berri emateko eta horri aurre egiteko.
Jarduera industriala zein komertzializazioarena mantentzeko, COVID-19ren hedapenerako aukerak ahalik eta gehien gutxitzeko eta sektoreko langileak babesteko, muturrera eraman dira prebentzio eta segurtasun neurriak kide diren konpainietako lantoki guztietan.
Findegi guztiak funtzionatzen ari dira eta ez da eragozpenik gertatu ez ekoizpenean eta ezta banaketan ere.