Iragan larunbatetik herritarrak ibiltzera edo korrika egitera kalera irten daitezkeela-eta sor daitezkeen pilaketak eragozteko, Zierbenako Udalak herriko sarbide guztiak itxi ditu. Hiru dira bidezkoen igarobideak, pasealeku eta bidegorri modukoak: Santurtzi, Muskiz eta Abanto. Espainiako Gobernuaren aginduak debekatu egiten du udalerri batetik bestera igarotzea, baina bisitariak antzeman dira zenbait unetan.
Horregatik, udal agintariek balizaje-zintak eta konoak jarri dituzte hiru sarbideen mugetan alboko udalerrietako herritarren sarrerak eragozteko. Herriko aguazila, Ertzaintzarekin lankidetzan, aipatutako neurrien berri ari zaie ematen herritarrei.