Petrolio-Produktuen Operadoreen Espainiako Elkarteak (AOP) neurri sorta bat aurkeztu die aste honetan Gobernuari eta talde politikoei pizkunde ekonomikoa suspertzeko, sektore industriala babestuz, fintzean trantsizio energetikoa bultzatuz, eta erregaien banaketa, arauen ziurtasuna eta inbertsioen sustapena aintzat hartuz.
Covid-19ak ekarritako osasun desafioaren aurrean alarma egoera indarrean dagoenetik, AOPen kide diren konpainiek gutxienez hornitegien %96 eta bederatzi findegiak izan dituzte zabalik, nahiz, eta kasuren batzutan, erregaien kontsumoaren beherakada %80 eta 90erainokoa izan.
Aktibitateari eustea, enplegua babestea eta segurtasun baldintza gehienezkoak bermatzea izan dira sei konpainien lehentasunak, baina eskaeraren beherakada kolpe gogorra izan da sektore osoarentzat, Gobernuak oinarrizko aktibitate modura jotzen duenarentzat, oinarrizko gainerako aktibitateei erregaiak helarazteko bere zereginagatik, osasun zerbitzuei, segurtasun indarrei eta merkantzien garraioari dagokienez, esaterako.