Bilboko Arte Ederren Museoak, bere jardueretan Petronor lankide duenak, datorren astelehen ekainaren 1ean zabalduko ditu berriz bere ateak Covid-19ak eragindako osasun krisiaren osteko etenaldia eta gero. Astelehenetik igandera egongo da irekita, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara ekainean eta 11:00etatik 19:00etara uztailean eta abuztuan. Ordutegi hauetan aldaketak egon daitezke, eta behar besteko aurrerapenarekin iragarriko dira.
Bisitan zehar segurtasunaren inguruan osasun-agintariek emandako neurriak betetzen direla bermatzeko, zerbitzu-gutuna eta protokoloak irekiera-dataren inguruko egunetan jakinaraziko dira.