Uraren kalitatea bainatzeko “bikaina” da La Arena hondartzan (Muskiz-Zierbena), baita Bizkaiko beste hemezortzi hondartzetan ere, Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egindako azken osasun-kontrolaren arabera.
Zehazki, La Arenaz gainera, Ereagan, Arrigunagan, Azkorrin, Barinatxen, Atxabiribil-Arriateran, Muriolan, Plentzian, Gorlizen, Armintzekoalden, Bakion, Aritzatxun, Laidatxun, Laidan (itsasadarraren inguruan), Lagan (erdialdean), Ean, Isuntzan, Karraspion eta Arrigorrin ere ura “bikaina” da bainurako.
Las Arenaseko, Laidako (itsas eremua), Lagako (eskuinaldea) eta Ogellako hondartzetako uraren kalitatea “ona” da.
Bainua librea da Bizkaiko hondartza guztietan, betiere COVID 19 Kontingentzia Planean ezarritako neurriak errespetatuz.
Egiaztatu hondartzen okupazio-maila, hemen.