Abuztuaren 3an egindako Bizkaiko bainu eremuen osasun-kontrolerako azken programak ziurtatzen du, La Arena hondartzak higiene zein osasun baldintza onak dituela, eta bere urak bikainak direla.
Aztertutako 21 hareatzen artean La Arena emaitzarik onenak lortu dituenetako bat da. Txostenaren arabera, uraren kalifikazio sanitarioa bikaina da, eta, beraz, bainua librea da, betiere COVID 19 Kontingentzia Planean ezarritako neurriak errespetatzen badira.
La Arena hondartza Muskiz eta Zierbenako kostaldean zehar zabaltzen da, eta Enkarterrietako gune natural garrantzitsuenetako bat da. 966 metroko luzera du, Bizkaiko hondartzarik mendebaldekoena da eta jende gehien biltzen duenetako bat.
Ikusi hondartzen okupazio-maila, hemen.