Bi erakundeen arteko lankidetza publiko-pribatuak hidrogenoari buruzko unitate bat sortzea ahalbidetuko du du Abantoko Teknologia Parkean kokatutako Energy Intelligence Center (EIC) delakoan. Bertan, hidrogenoak hainbat sektoreri eskaintzen dizkien aukeren erakustaldi eta garapen zentroa sortuko da. Merkantzien ibilbide luzeko garraioa, abiazioa edota merkataritza zein etxebizitza-eraikinen beharrak estaltzeko bero-sorkuntza eta kogenerazioa dira aukera horietako batzuk.
Petronorrek EICra eramango ditu bere bulego nagusiak, Hidrogenoaren euskal Hubaren enpresa trakziogile bezala jarduteko. Guztira, 2.000 m2 inguruko azalera hartuko du EICren eraikinean, konpainiaren bulego nagusiak zein Edinor filialaren bulegoak kokatzeko.
Lankidetza publiko-pribatua funtsezkoa da COVID-19aren pandemiak jardueran eragin duen jaitsiera bortitzaren ondorengo berreraikuntza ekonomikoari ekiteko, eta kasu honetan, trantsizio energetikoaren bultzada ekarriko du Bizkaian.