Gaur goizeko 9:38etan petrolio gordinaren isuri baten simulakroa egin da Itsas-Terminaleko atrakalekuan, plataformako sutearekin eta itsasorako isuriarekin, 2 mailakoa. Berehala Autobabeserako Plana jarri da abian.
Kanpoko baliabideak heldu dira egoera kontrolatzeko eta suteen aurkako sistemek zuzen funtzionatu dute.
Simulakroa 10:27etan amaitu da.