“Ezin izango da trantsizio energetikoaz hitz egin erregulazio-trantsizio egokirik gabe”, López Atxurraren aburuz, eta bere hitzetan “ez dira posible aldaketa klimatikoa eta deskarbonizazioa trantsizio energetikoak eta trantsizio urbanoak bat egin gabe. Ez da posible trantsizio energetiko bat bere muinean Espainiaren eraldaketa teknologikoa eta industriala jarri gabe”.
Orkestrak kaleratu eta Petronor eta Repsolek sustatutako argitalpenak Gaspar Ariño du egile nagusitzat eta Iñigo del Guayo eta David Robinson egilekidetzat eta sistemaren, enpresen, erregulazioaren eta merkatuen bilakaeraren norabideak arakatzen ditu. Testuinguru honetan, López Atxurrak irizten dionez “trantsizioak, edo gure sistema teknologikoa eta gure ehun industriala indartzeko balio behar du, edo beste kide europarren zein, areago, Txinaren oinarri teknoindustrialak elikatzen dituzten baliabide publikoen plataforma erauzle bilakatzen da”.