Petronor, garapen teknologikoaren alde

Petronor, eraldaketa eta berrikuntzaren aldeko apustuari jarraiki, garapen teknologikoaren arloko hiru proiektutan murgilduta dago, enpresen I+G bultzatzea xede duen Hazitek laguntza-programak kofinantzatuta. eMovLab, AIGeCo II eta LOWCO2 dira, beste enpresa eta erakunde batzuekin batera lantzen ari den hiru ekimenak.

eMovLab izaera estrategikoa duen garapen teknologikoko proiektua da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 9 enpresa eta 5 erakunderen arteko lankidetzatik sortua. Honen helburua teknologia berritzailea eta negozio berriak kontzeptualizatu eta garatzea da, 3 urteko iraupenarekin, euskal industriak mugikortasun eta energia iraunkorraren sektorearen etorkizuneko agertoki berrietara igarotzeko aukera izan dezan.

AIGeCo II ere teknologia garatzea xede duen proiektu lehiakorra da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 3 enpresa eta 2 erakunde partaide dituena. eMovLab proiektuaren antzera, helburua teknologia berritzailea eta negozio berriak kontzeptualizatu eta garatzea da, euskal industriak etorkizuneko agertoki berrietara igarotzeko aukera izan dezan, baina kasu honetan, sektore elektrikoari dagokio eta iraupena urtebetekoa da.

LOWCO2 I+G proiektua, Petronorrek berrikuntza iraunkorraren (eko-berrikuntza) aldeko beste 10 erakunderekin batera lehiakortasuna hobetzeko abiarazitako apustua da, industriako CO2 atzitu eta balioztatzeko teknologia berritzaile eta lehiakorrak ikertu eta garatzea helburu duena.

Horren harira nabarmendu behar da Petronor lideratzen ari dela CO2tik abiatuta metanola ekoizteko ildoa, eta horretarako, errendimendu handiko sistema katalitikoak dituzten erreaktore miliegituratuak erabiltzen dituela, EHUren eta Tecnaliaren lankidetzaz.

EMOVLAB egitasmoa. MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO AZPIEGITURA ETA ZERBITZU AURRERATUAK ESKAINTZEKO PLATAFORMA. ZE-2019/00039 ESPEDIENTE ZENBAKIA. ENPRESETAKO I+G BULTZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA – HAZITEK.
EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAKO BATASUNAK ESKUALDE-GARAPENERAKO EUROPAKO 2014-2019 FUNTSAREN BIDEZ (EGEF) KOFINANTZATUTAKO JARDUERA.

AIGECOII egitasmoa. SORKUNTZA ETA KONTSUMO ELEKTRIKORAKO GEHITZAILE AZKARRA, BEZEROAREN PARTE HARTZE AKTIBOAREKIN. ZL-2020/00783 ESPEDIENTE ZENBAKIA. ENPRESETAKO I+G BULTZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA – HAZITEK.
EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAKO BATASUNAK ESKUALDE-GARAPENERAKO EUROPAKO 2014-2019 FUNTSAREN BIDEZ (EGEF) KOFINANTZATUTAKO JARDUERA.

LOWC02 egitasmoa. CO2 INDUSTRIALA ATZITZEKO ETA BALORIZATZEKO TEKNOLOGIA BERRITZAILE ETA LEHIAKORREN IKERKETA ETA GARAPENA. ZE-2019/00014 ESPEDIENTE ZENBAKIA. ENPRESETAKO I+G BULTZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA – HAZITEK.
EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAKO BATASUNAK ESKUALDE-GARAPENERAKO EUROPAKO 2014-2019 FUNTSAREN BIDEZ (EGEF) KOFINANTZATUTAKO JARDUERA.