Eguberrietako jaiak direla eta, Muskizko findegiak “Bolo-jokoa Katxete erara” deritzon mahai-jokoa banatu du Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenano udalen artean, belaunaldien arteko aisialdia eta familia giroko jokoa sustatzeko asmoz, Ezkerraldean eta Meatzaldean, eta bereziki Somorrostro haranean eta Barakaldoko landa-eremuan iraun duen landa-joko honen tradizioa omentzeaz gain.
Mahai-jokoa karrejoa eskalan irudikatua duen taula baten gainean garatzen da, eta erruleta bat erabiltzen da jokoan aurrera edo atzera egiteko. 42. laukitxora iristea da jokoaren helburua, eta lehen lortzen duena txapelduna izango da. Ibilbidean zehar banatutako zenbait laukitxotan, jokoari atxikitako 7 kartetako bat hartu behar da, eta hauen bitartez, jokoan aurrera edo atzera egin edo txanda gal daiteke.
Argitaratutako 1.000 aleak umeak dituzten Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako etxeen artean banatuko dira.