Bizkaian 22 hareatza aztertu dira, eta La Arenaz gain, uraren kalifikazioa bikaina da eta bainua librea hurrengo hondartzetan: Ereaga, Azkorri, Arrigunaga, Barinatxe/Solandotes, Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laida (itsas eremua), Laga, Ogella, Isuntza, Karraspio (erdialdea) eta Arrigorri.
Las Arenas, Laidatxu, Ea, Laida (itsasadarraren eremua) eta Karraspio (itsasadarraren eremua) hondartzetako uraren kalitatea “ona” da, eta Abiña San Antoniokoa “nahikoa”. Guztietan bainua ere librea da.
Aurten, hondartzetan iazko udan COVID-19ren hedapena kontrolatzeko ezarri ziren segurtasun-neurri berberak hartuko dira. Anbar bandera jarriko da aforoa betetzen denean eta musukoa derrigorrezkoa da.
Hondartza bakoitzaren okupazioa Aldundiaren webgunean eta BizkaiUP aplikazioan kontsultatu ahal izango da, eta bertan hiru ordu baino gehiago ez egoteko gomendioa mantentzen da, ahalik eta pertsona gehienek disfrutatzeko aukera izan dezaten.