Arraun Elkarteko estalkiak 65 eguzki-plaka hartuko ditu, eta herriko polikiroldegian jarriko diren beste 135ekin batera, eguzki-energia sortuko dute, 0km-koa, iraunkorra eta ekonomikoa. Eguzki-energia komunitatean parte hartu nahi duten auzokideek euren faktura elektrikoa %25era arte jaitsiko dute, urtean 12,8 tona CO2 isurtzea eragotziz, 25 urtez Zierbenan CO2 xurgatuko luketen 1.235 arbolaren pare.
Edinorreko kontseilari delegatuak, Juan Diegok, azpimarratu duenez, argiaren prezioa gailur altuenetan dagoen une honetan, TEKek ere aurrezpen handiagoa suposatzen dute, izan ere, “sare-hornidura garestien dagoen tarteetan eguzki energia ematen dute”.
Edinor-ek sustatzen dituen komunitate energetikoak, TEK-ak (Tokiko Energia Komunitateak) auzokideek eta merkatal-guneek kontsumitzen duten energiaren %25a sortzen dute, gainerako %75 jatorri berriztagarriko energiaren erosketa bateratuarekin osatuz, kideei merkatuko preziorik onenen sarbidea bermatuta. Edinor arduratzen da guztiaz: aholkua ematen du eta espazioak identifikatzen ditu, abiaraztea eta garapena kudeatzen du.
José Luis Herrerías Zierbena Arraun Elkarteko presidenteak eskerrak eman dizkio Edinorri, eta pozik agertu da herritarrei mesede egiten dion eta ingurumena errespetatzen duen ekimen batean parte hartzeagatik.
Zehazki, TEK Zierbenak 75 Kw-ko potentzia izango du; horietako 25 Kw Arraun Elkartean jarriko dira eta 50 Kw polikiroldegiko estalkian. Guztira 200 eguzki-plaka jarriko dira 1.000 metro koadroko eremuan, 500 metrora arteko 125 etxebizitza eta merkatal-gune hornituko dituztenak.
Zierbena TEKarekin bat egin eta horren onurak jaso nahi dituzten pertsonek www.tekzierbena.eus webgunearen bidez egin dezateke.
Prentsa oharra, hemen.
Bideoa, hemen.