HVO % 100 berriztagarri den bioerregai aurreratua da, Europar Batasuneko Energia Berriztagarriari buruzko Zuzentarauak eskatzen dituen iraunkortasun-ziurtagiriak betetzen dituena.
Proiektu honi esker, CO2 isurpenak 300 tona inguru murriztuko dira, hondakinetatik sortutako bioerregai aurreratuak hiri-mugikortasunak neutraltasun klimatikoarekiko konpromisoak lortzeko behar duen soluzioaren zati bat direla frogatzeko asmoz. Kasu honetan, erabilitako erregai-bolumena, Repsol Technology Labek emandakoa, 100.000 litro bioerregai baino gehiagokoa izango da.
Repsolek, 2050ean zero isurpen garbi duen konpainia izateko konpromisoaren harira, trantsizio energetikoaren garrantzizko eragiletzat eta garraiorako ekoerregaien giltzarrizko hornitzailetzat duen eginkizuna indartu du, ekonomia zirkularrean oinarrituta.
Alsak, Bilbobusen operadorea den aldetik, berrikuntza-estrategiari eta zero isurpeneko floten aldeko trantsizio ekologikoa lideratzeko apustuari lotu die proba pilotu hau.
Bilbobusek mugikortasun jasangarriarekiko eta erregai tradizionalen ordezko aukerak bilatzearekiko konpromisoaren harira parte hartu du proba honetan.