Petronorrek jakinarazi nahi du bihar goizean, uztailak 3, 2. Plantako H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatearen geldialdia hasiko dela, ekoizpen-doikuntzak direla eta. 7 eguneko iraupena izango du.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.