Beste astebetez, La Arenako uraren kalitatea “bikaina” da eta bainua librea da, uztailaren 12an egindako Bizkaiko Bainu Eremuen Osasun Kontrolaren arabera.
Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laida, Laga, Ogella, Isuntza, Karraspio (erdialdea) eta Arrigorri hondartzetako ura ere “bikaina” da.
Uraren kalitatea “ona” da Las Arenaseko, Laidatxuko, Karraspioko (itsasadarraren eremua) eta Eako hondartzetan, eta “nahikoa”, San Antonion.
Bainua librea da Bizkaiko hareatza guztietan.