Ingeniaritzaren alorrean, Mondragon Unibertsitateko Goi-Eskola Politeknikoak hiru master berri ditu urritik aurrera. Horien artean, hidrogeno-teknologietako unibertsitatearteko masterra eskainiko du, Mondragon Unibertsitateak beste zenbait unibertsitaterekin eta lan hezkuntzako eta ikerkuntzako zentrurekin diseinatutakoa (tartean Euskal Herriko Unibertsitatea eta Somorrostro Heziketa Zentroa ere) eta Repsol-Petronorrek sustatutakoa.
Trantsizio energetikoaren aldeko ekarpena egiteko teknologia berri hauen potentzialean hezteko interesa duten profesionalei zuzendutako masterra da. Lau hiritan eskainiko da titulua, Bilbo, Bartzelona, Tarragona eta Zaragozan; eta gehienbat modu birtual sinkronoan irakatsiko da urriaren 15ean abiatuta.
Master hau Hidrogenoaren Euskal Korridorea (BH2C) deritzon enpresa eta erakundeen arteko proiektu handiaren ezagutza-gelaren ekimen eragiletik sortua da.
Masterrean, unibertsitateetako adituek eta hamabi erakunde bultzatzaileetako teknologia eta ikerketa zentroetako kideek parte hartuko dute, baita jardunean diharduten industria arloko profesional ezagunek ere.
Alderdi praktikoa da prestakuntza-apustu honen ardatz nagusietako bat, eta horren harira, masterrean parte hartzen dutenek praktikak egingo dituzte simulazio-paketeen eta enpreseterako bisita teknikoen bitartez, baita laborategiko praktika presentzialak ere, aztertutako kontzeptu eta tresnen saiakuntza egiteko. Prestakuntzaren amaieran, benetako erronka bati aplikatutako master amaierako lana egingo dute, lehentasunezko helburu batekin: enpresek hidrogenoaren teknologien arloan ingurune errealetan aurrera egiten laguntzea.