Elias Unzueta: “Hondakinetatik abiatuta biojet ekoizteak arazo bat irtenbide bihurtzea ahalbidetzen digu”

“Landare-hondakinetatik abiatuta biojet ekoizteak aukera ematen digu gizarte arazo hau, hondakinena, irtenbidean, balioa eransten dion zerbaitetan bihurtzea: aireko garraioaren deskarbonizazioa”,  azaldu du Elias Unzueta Petronor Innovacion-en kudeatzaileak Tele 7ri eskainitako elkarrizketan.

Estatuan hondakinetatik hegazkintzarako bioerregaia sortzen den lehen aldia da. Mugarri garrantzitsua izan da karbono hatz txikiko erregaien ekoizpenari dagokionez, eta Unzuetak horren berri eman du elkarrizketan. Besteak beste, prozesuari, lehengaiaren lorpenari, kostuei, etorkizuneko proiekzioari eta Petronor-Repsolen deskarbonizazio-helburuei buruz hitz egin du.

Elkarrizketa, hemen eta hemen.