Felipe VI.a erregeak inauguratu du biltzarra, Iñigo Urkullu lehendakaria, Raquel Sánchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri-Agendako ministroa, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Antonio Brufau Repsoleko presidentea eta Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea tarteko direla, beste hainbat agintarirekin batera.
Bere hitzaldian, Erregeak adierazi duenez, “eragile publiko eta pribatu guztien lankidetzarekin, ahalegin guztiak egin behar ditugu krisi klimatikoaren ondorioak minimizatzen laguntzeko, elkartasunagatik eta erantzukizunagatik”.
Ildo horretatik, Lehendakariak “etorkizuneko mugikortasun iraunkorra eraikitzearen alde” egin du, “estrategia partekatu baten, lankidetza publiko-pribatuaren, konpromisoaren eta erantzukizun sozialaren bidez”. Gainera, mugikortasun iraunkorraren erronka erabaki pertsonal batekin hasten dela gaineratu du: garraio kolektiboa, bizikleta eta oinez ibiltzea.
Antonio Brufauk, bere aldetik, nabarmendu du, “Repsolen teknologia, iraunkortasuna eta industria gure estrategiaren erdigunean jartzen ditugu, gure DNAren parte direlako. Industria multienergetiko indartsu eta lehiakor baten alde egiten dugu, helburu argiak dituena eta teknologia bakoitzak bere artean lehia dezakeena, apriorismorik eta etiketarik Gabe”.
Juan Mari Aburtok honela definitu du Bilbo: “hiri txikia da, baina izaera duena, etengabe eboluzionatzen ari da, eta gure herritarren bizi-kalitatea hobetzearen aldeko urrats arriskutsu baina sendoak ematen jarraituko du“.
Raquel Sánchezek “mugikortasun seguru, ekonomia deskarbonizatzen laguntzeko efiziente eta adimendunaren” alde egin du, azpiegiturak eraginkortasunez kudeatzea ahalbidetuko duten tresna teknologiko eta digitalei esker, horien erabilera optimizatuta eta mantenu-kostuak gutxituta.
Bilboko Udalak eta Petronorrek antolatutako biltzar honetako hitzaldiak agintaritza eta Estatu Batuak, Kenia, Kolonbia, Albania, Erresuma Batua, Argentina, Portugal, Herbehereak, Peru, Belgika, Alemania, Costa Rica, Mexiko, Filipinak, Espainia eta beste hainbat herrialdetako enpresa zein zentro teknologikoen entzute handiko ordezkariek emango dituzte. Aditu horiek guztiak estu-estu lotuta daude energia sektorearekin, automobilgintzarekin, garraioaren industriarekin, mugikortasun, logistika eta banaketaren arloetako zerbitzuekin, teknologiarekin, telekomunikazioekin, azpiegiturekin eta finantza arloarekin, eta horien parte-hartzeak hiru gai nagusi hauek ditu ardatz: trantsizio energetikoa; gobernantza eta finantzaketa; eta mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza.
Bertaratuko diren erakundeen artean, honako hauek nabarmen daitezke: Iomob, Correos, ONU Habitat, Repsol, Estafeta Mexicana, Ibil, Alsa, Talgo, Green Hydrogen Coalition, Euskal Logistika eta Mugikortasun Klusterra, Tecnalia, Women In Mobility London, Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasuna edota Irizar e-mobility.
SUM Bio 21-aren bideoa, hemen eta hemen.