Pasa den urriaren 6an eta 7an Bilbo hiri-mugikortasun iraunkorraren munduko hiriburua bihurtu zen, SUM Bilbao 21 biltzarraren eskutik. Topaketaren bigarren edizioak bost kontinenteetako 90 aditu baino gehiago bildu zituen, eta guztien artean, hiri-mugikortasunarekin lotutako egungo gairik nabarmenenak jorratu, hiriek mugikortasun iraunkorragoa finkatzeko dituzten erronkak eta aukerak aztertu, eta mundu osoko hirien arrakasta-kasuak eman zituzten ezagutzera.
Bilboko Udalak eta Petronorrek antolatutako biltzar honetako hitzaldiak agintariek eta Estatu Batuak, Kenia, Kolonbia, Albania, Erresuma Batua, Argentina, Portugal, Herbehereak, Peru, Belgika, Alemania, Costa Rica, Mexiko, Filipinak, Espainia eta beste hainbat herrialdetako enpresa zein zentro teknologikoetako entzute handiko ordezkariek eman zituzten. Aditu horiek guztiak estu-estu lotuta daude energia sektorearekin, automobilgintzarekin, garraioaren industriarekin, mugikortasun, logistika eta banaketaren arloetako zerbitzuekin, teknologiarekin, telekomunikazioekin, azpiegiturekin eta finantza arloarekin, eta horien parte-hartzeak hiru gai nagusi hauek izan zituen ardatz: trantsizio energetikoa; gobernantza eta finantzaketa; eta mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza.
SUM Bio 21eko saio guztiak, hemen.