TEK San Fidel-ek lorpen bikoitza gauzatzen du: batetik, Gernika-Lumoko lehen eguzki-energia komunitatea izango da eta, bestetik, San Fidel Ikastola tokiko energia komunitatea osatzen duen lehen Ikastola bihurtuko du. Beraz, ikastetxe honek bultzatzen du ekimena, tokiko deskarbonizaziorako jarduerak biltzen dituen Edinor, Petronorren eskumendekoaren laguntzaz, trantsizio energetikoko bere egitasmoen artean udal mailan Tokiko Energia Komunitateak (TEK) sustatu eta garatzea duenarenaz. Egitasmoa Urko Duarte San Fidel Ikastolako zuzendariak, Goizane Laiseka Ikastolako Zuzendaritza Batzordeko kideak, eta Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatuak aurkeztu dute gaur.
90.000 euro inguruko inbertsioz, ikastetxean egingo den instalazioak 600 m2 izango ditu, eta 200 plaka fotovoltaiko. Instalazio honek, eguzki-energiako 90 kW-koak, bere inguruan 500 metrora dauden 150 etxebizitza energia berdez hornituko ditu autokontsumo erregimenean.
Gainera, TEK San Fidel-ek urtero 885 tona CO2 isurtzea eragotziko du, 25 urtez CO2 xurgatzen duten 3.500 zuhaitz landatzearen pare.
Prentsa oharra, hemen.
Informazio gehiago, ww.teksanfidel.eus webgunean.