Azken egun hauetako euriteen ondorioz, eta datozen orduetan jarraituko duela iragarri denez, gaur goizean Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa aktibatu da, Ingurumen Baimen Osotuan jasotako arauak aplikatuz. Horren berri eman zaie Muskizko Udalari eta URA Uraren Euskal Agentziari.
Ibaira hustutako ura araztu egiten da, eta zortzi ordutik behin laginak hartzen jarraituko da, uraren kalitateak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.