Petronorreko suhiltzaileak Muskizko udal zerbitzu eta kontratekin elkarlanean aritu dira uholdeetan.
Muskizko Udalak Petronorren laguntza eskatu du Uholdeen Planaren larrialdi-fasea aktibatzean. Eskaera horri erantzunez, Petronorreko hiru suhiltzaile-kamioi, ponpaketa-ekipoarekin, eta 4×4 ibilgailua, monitorea duen atoi batekin, beharrezko langileekin batera, izan dira urak hartutako udalerriko hainbat eremu xukatzen.
Petronorreko lantaldea goizeko 04:00etatik izan da lanean, Udaleko krisi-mahaiaren beharren arabera.