“Hiru zutabe: egonkortasuna, hezkuntza eta kohesioa”

Emiliano López Atxurra Petronorren presidentearen hitzetan “Next Generation EU funtsa eskuratuta, edo eskuratu gabe, gure ekonomiaren eraldaketaren erronkari aurre egin behar diogu, industria-oinarri sendoen gainean eta Europako balio-katearen barruan. Horixe dugu gainditu beharreko erronka, egungo ongizate-estandarrei eutsi nahi baldin badiegu”.

López Atxurrak dioenez,  “diru-kopuruetan zein konpromiso federalari erreparatuta historikotzat jo dezakegun funts horien mobilizazioak ikuspegi eta eginkizun estrategikoak ditu: Europar Batasuneko balio-kate teknologiko eta industriala indartu eta dimentsionatzea, Txinarekin arrakastaz lehiatzeko eta AEBekin lehian zein lankidetzan jarduteko”.

Gainera, azpimarratu du beharrezkoa dela Espainia eta Portugalentzat,  “Europako funtsen mobilizazioak etorkizuneko Iberiar Erkidego Ekonomikoa eratzen laguntzea”  zeinean Euskadik “zimendu sendoak ditu protagonismozko eginkizuna betetzeko”.

Petronorreko presidenteak uste du funtsek  “sistema teknologiko industrial sendo eta lehiakorra”  lortzen lagundu behar dutela 2030era begira, eta  “ez dagoela indarrik sektore publiko eraginkorrik gabe”.  Gainera, gaineratu du gizarteek aurrera egin ohi dutela  “egonkortasuna dagoenean, oinarrizko hezkuntza bikaina denean eta kohesioa dagoenean”.

Emiliano López Atxurrak gogoeta horiek egin ditu Vocento Taldeak joan den larunbatean argitaratutako “Hiru zutabe: egonkortasuna, hezkuntza eta kohesioa” artikuluan.

Artikulua, hemen.