Topaketa IndesIAk antolatu du, Repsolek, Gestampek, Navantiak, Tecnicas Reunidasek, Telefonicak, Microsoftek, Airbusek eta Ferrovialek osatzen duten, industrian Adimen Artifiziala aplikatzeko elkarteak, zein Basque Artificial Intelligence Centerren (BAIC) – Petronorren du sustatzaileetako bat- eta Accentureren babesa duen. Bertan, elkartekide diren erakundeetako zuzendari nagusiek, erreferenteek eta arlo honetako adituek beren gogoetak partekatu dituzte Adimen Artifizialak bultzada ekonomikoan, lehiakortasunaren hobekuntzan eta Espainiako eta Europako industriaren etorkizunean duen zereginari buruz.
I.Indesia Foroaren irekieran, Josu Jon Imazek Espainia Adimen Artifizialaren erreferente bihurtzeko aukera aipatu du, “erronka handia da herriari ekarpena egiteko”.
Nerea Aranguren Basque Artificial Intelligence Centerreko (BAIC) lehendakariordeak ere parte hartu du jardunaldian, Adimen Artifizialak enpresari eta herrialdeari dakarkien aukera handiaz hitz egiteko eta eztabaidatzeko mahai-inguru batean. Zentzu honetan, azaldu duenez “Adimen Artifizialaren kontzeptua holistikoa da eta sektore guztiak teknologia horren eraginpean daude. Trakzio-enpresen zeregina funtsezkoa da, administrazio publikoek espazioak sortu behar dituzte enpresa txiki horiek elkartu ahal izateko, eta I+Garen eta talentua sortzearen aldeko apustua egin behar da”.
Euskadiri dagokionez, Arangurenek hurrengoa azpimarratu du: “Adimen Artifizialak lurraldean balioa sortzeko duen gaitasuna bilatzen dugu, eta, BAICen barruan, dauden garapenak enpresari hurbildu nahi dizkiogu, egunerokoari, negozioari”. Gainera, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko eta kasu zehatzetara joateko gomendatu die, beldurra kentzeko eta gauzak egiten ari diren pertsona horiengana hurbiltzeko lehen urratsa emateko.