Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko Sailburuarekin batera, bilera egin du gaur goizean BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteko zuzendaritza-batzordearekin.
BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteak 73 enpresa eta erakundek biltzen ditu eta hidrogenoa energia-industriatzat bultzatzea du helburu, Euskadin zein Europan neutraltasun klimatikorako trantsizio energetikoaren funtsezko osagaitzat jotzen den aldetik.
Hidrogenoaren Euskal Korridoreari atxikitako proiektuak aurrera ateratzeko 1.500 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo da 2026ra arte, eta zuzeneko 2.000 lanpostu nahiz zeharkako 6.700 lanpostu baino gehiago sortuko dira.
Prentsa oharra, hemen.