Etenaldian, kanpoko inpaktuak saihestea xede duten neurriak hiru ildo hauei dagozkie: inpaktu bisuala, zaratak eta usain txarrak. Horietako bakoitzari berariazko lan-ildo espezifiko batzuk atxiki zaizkio.
Alde batetik, ondoriozko geldialdia duten unitateetan –3. utilitien etenaldiak eraginda geldiaraziko direnak–, ekipoen barruko esku-hartzerik ez dagoenez, atmosferara egindako lurruntzearen ordez, N2 bidezko inertizazio-fasea ezarri da, etapa horri dagozkion zaratak eta inpaktu bisualak saihesteko.
Gainera, garbiketa kimikoak hedatu dira. Hauek segurtasuna areagotzen dute, sistema jakin batzuen deskontaminazioa errazten duten neurrian, eta aldi berean, nabarmen murrizten dituzte ekipoak eta zirkuituak atmosferara irekitzean sortu ohi diren usain txarren arazoak. Neurri hau ur azidoen unitateetan eta zuzi-sistemak dituztenetan aplikatu da.
Nabarmentzekoa da produkzio-sailek ekarpen likidoen egutegia sortzeko egin duten ahalegina. Bertan, ekarpenen inguruan aurreikusitako datak, bolumenak eta espero daitezkeen ezaugarri nagusiak jaso dira. Horren bitartez, andelen sailarekin batera, instalazioetatik ateratzeko modurik onena bilatu da, Hondakin Uren Araztegiari (HUA) eragin gabe. Horrela, uren tratamendurako instalazioan inpaktu handia izan dezaketen korronteen kasuan, hauek zisternen bitartez bideratuko dira. Gainerakoetan, oliotsuen bidez igorritakoen kasuan, inplikatutakoek bidalketa-datak eta horien ezaugarriak ezagutzen dituztenez gero, isurketa modulatzeko aukera izango da, hala behar izanez gero.
Hauek guztiak etenaldian egiten ari diren neurririk esanguratsuenetako hiru baino ez dira. Prozesu honetan, are gehiago zorroztu ohi da isurpen eta inpaktuen gaineko kontrola, horiek saihestu edo gutxitzeko aplikatu beharko prebentzio-neurriak aztertzeaz gain.