Mitsubishi Corp. London-en ordezkaritzak, GM Natural Gas and Petroleum Divisioneko arduraduna den Masaya Nunokawa buru, Muskizko findegia bisitatu du gaur, Repsol-Petronor Taldeak hidrogenoaren garapenari dagokionez dituen estrategiak partekatzean interesaturik.
Petronorren hidrogenoaren estrategiaren arduradun José Ignacio Zudaire eta Petronor Innovación-eko zuzendari Manuel Núñezek, besteak beste, haiekin izan dira, eta hidrogenoaren euskal estrategia eta BH2C proiektuaren egoera zein aukerak ezagutzera eman dizkiete.
Era berean, Energiaren Euskal Erakundeko ordezkariek ere parte hartu dute bileran, Iñigo Ansola zuzendariarekin.