Jarraitu zuzenean Bilboko Portuko Deskarbonizazio Hub-aren obren hasiera ekitaldia

Petronor/Repsolek gaur hasiko ditu Bilboko Portuko Deskarbonizazio Hub-aren obrak; beste urrats bat trantsizio energetikorako estrategian. Instalazioek planta bat izango dute, erregai sintetikoak ekoizteko. Gainera, hiri-hondakinen balorizaziorako proiektu bat abiatuko da, horietatik karbono baxuko energia lortzeko helburuz.  

Lehenengo harria jartzeko ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua izango dira, besteak beste.

Jarraitu streaming bidez Deskarbonizazio Hub-aren obren hasierako ekitaldia, esteka honetan:

https://hubdedescarbonizacion.nirestream.com