Gallarta-Gallarta XIII. Ibilaldi Zikloturistikoan izena emateko azken egunak

Gallarta-Gallarta XIII. Ibilaldi Zikloturistikoaren kartela.
Datorren irailaren 26an amaituko da Abanto Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkarteak, urriaren 2an, antolatuko duen Gallarta-Gallarta XIII. Ibilaldi Zikloturistikoan izena emateko epea. Froga Petronorren babesaz egingo da.

97 kilometroko martxa goizeko 9:00etan hasiko da Gallartako Dolores Ibarruri institututik eta hainbat herritatik igaroko da, haien artean Zierbena, Muskiz, Sopuerta, Sodupe, Artzeniega, Gordexola eta Galdames, Abanto-Zierbenara bueltatu arte.

Ibilaldian parte hartu ahal izango du 16 urtetik gorako eta Federazio Baimena indarrean duen edozein pertsonak. Lizentzia indarrean ez dutenek eguneko lizentzia hartu dezakete martxan parte ahal izateko.

Internet bidez izena emateko epea, gallartacicloturista.blogspot.com.es webgunean, irailaren 26ra arte irekita egongo da. Data horretatik aurrera, parte hartu nahi duenak Dolores Ibarruri Institutuan, goizeko 7:30etatik aurrera eta ibilaldia hasi baino 30 minutu lehenagora arte, apuntatu ahal da. Azpimarratu beharra dago, webgunearen bidez izena ematen duen txirrindulariak hobaria izango duela.

Informazio gehiago izan eta izena eman, hemen.