30 udal baino gehiagok parte hartu zuten 2023an martxan jarriko den proiektu honen aurkezpen-ekitaldian. Valladolideko Diputazio Probintzialean izandako ekitaldian, Conrado Iscar presidenteak nabarmendu zuen eredu honek herritarrei energia berriztagarriko tokiko baliabideetarako sarbide “justua eta erraza” ematen diela.
Valladolideko Merkataritza Ganberak bultzatuko du CEL TODA Valladolid, Nafarroako Merkataritza Ganberaren eta Edinor-Petronorren laguntzaz, proiektua gauzatzeko lankidetza-hitzarmenaren bidez.
Merkataritza-ganberak, lurralde-agintariekin batera, Euskadi eta Nafarroaz gainera, Kantabrian, Sevillan edo Errioxan ere ezartzen ari diren proiektu hauek bultzatzen ari dira. Horietan, Edinorrek bazkide teknologiko gisa parte hartzen du, hura eratzeko tresna juridikoak emanez, laguntzak eta finantzaketa kudeatuz, proiektuaren gauzatzea eta TEKen kudeaketa operatiboa zein energetikoa bermatuz, hasierako hiru urteko epean.