185 txirrindularik parte hartu zuten igandean, Petronorren babesaz, Abanto Zierbena Muskiz Txirrindularitza Elkarteak antolatutako Gallarta-Gallarta XIII. Ibilaldi Zikoturistikoan.
Ibilaldia goizeko 9:00etan abiatu zen Gallartako Dolores Ibarruri institututik, eta Sanfuentes, Zierbena, Muskiz, Sopuerta, Humaran gaina, Gueñes, Sodupe, Okendo, Menagaray gaina, Artzeniega, Gordexola, Sodupe, Gueñes, Humaran gaina berriro, Galdames, Muskiz, Las Carreras eta Putxetako gainatik pasatu zen, Gallartara berriro itzuliz.
Parte-hartzaileen jatorriari dagokionez, gehienak bizkaitarrak izan ziren, eta gainerakoak Arabatik, Gipuzkoatik eta Kantabriatik etorriak; Lugotik eta Pontevedratik ere etorritakoak izan ziren, eta hemen bizi diren argentinar eta uruguaitar batez osatutako bikotea ere bertan izan zen.