Eko-agregakina hiri-hondakin solidoen errausketatik ateratako errautsak atzitutako CO2arekin nahastuz sortzen da, eraikuntzarako propietate egokiak dituen materiala lortuz. Hauxe da ekonomia zirkularrak eraikuntzari eta bestelako sektore estrategikoei iraunkortasunerako bidean eman diezaiekeen laguntzaren adibiderik handienetako bat. “Karbono dioxidoa erabili eta finkatzeak klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzen du, eta horrek izugarrizko onura dakar”, adierazi du proiektua Petronorrekin batera garatzen diharduen O.C.O. Technology Limited britainiar enpresako I+G arduradun Peter Gunning doktoreak.
Proiektuaren lehen helburua urtean 56.000 tona eko-agregakin ekoiztea da, “eta horrekin bina etxebizitzak osatutako 4 solairu dituzten 50 eraikin inguru eraiki litezke”, Ainhoa Martín Morante Petronor Innovacion-eko Innovation Project Managerraren esanetan. Sistema Repsoleko beste findegi batzuetara heda liteke, baita herrialde osora ere. Horixe da Innovation Fund funtsaren bitartez Europako Batzordearen 3,2 milioi euroko laguntza lortu izanaren arrazoietako bat.
Eko-agregakinak ekoizteko proiektu honen bidez, klima-aldaketaren aurkako borrokari atxikitako ekonomia zirkularreko eta iraunkortasuneko politikak betetzen dituzten hainbat helburu lortuko dira, Repsolek 2050ean zero isurketa garbiko konpainia izateko zehaztu duen helburua lortzen laguntzeaz gain da. Industria deskarbonizatzen ere lagunduko du, izan ere, sortutako CO2a atmosferara isuri beharrean, atzitu eta errautsak transformatzeko berrerabiliko da, zabortegietan uztea saihestuz.
Kalkuluen arabera, eko-agregakinen proiektu honen lehen fasean, urtean 22.000 tona errauts berrerabili eta 2.200 tona karbono dioxido atzituko dira.
Eko-agregakinak eraikuntza-sektorera iristen direnean, etorkizuneko etxeak, errepideak eta bestelako azpiegiturak CO2-xurgatzaileak bihur daitezke. Hauxe da Repsol Taldeak deskarbonizazioaren alde eta O.C.O.-ren teknologia berritzailearen alde egindako asmo handiko ikerketari esker errealitate bilaka daitekeen beste amets bat.