Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidente eta Repsoleko kontseilariaren ustez, “Europa arazo estruktural baten aurrean dago, eta politika energetiko bat eraiki behar du, politika industrial eta teknologiko komun baten barruan”. Hala, “ezinbestekotzat” jotzen du 2024ko Europako hauteskundeetan energia-segurtasuna, industria-gaitasuna eta herritarren ongizatea osotasun gisa lantzeko Batzorde bat aukeratzea; izan ere, “industria-hazkunderik eta lidergo teknologikorik gabe, Europak gizarte-ongizatearen posizioa galduko duelako”.
“Ukrainako gerrak dakarren Stalingrado energetikoak abiapuntu izan behar du Europako klima-, energia- eta teknologia-politikak birbideratzeko”, jarraitu zuen, eta gaineratu zuen “europarrok ‘Trumanen Show’ bateko aktoreak” garela, “munduaren errealitatetik urrun” mantentzen gaituena.
López Atxurrak ‘Klima Aldaketa eta Mugikortasuna: 2015/2022 balantzea eta 2035 horizontea’ V. Corell Foroan esan zituen hitzok. Bertan, mugikortasunaren benetako eraldaketari buruzko hausnarketa egin zen eta energia-trantsizioaren esparruan egin diren edo abian dauden jarduerei buruzko balantze kritikoa ere bai.