Petronorrek Muskizko Txakurtraila babestuko du

Txakurtrailaren kartela.
Datorren igande honetan, azaroak 27, Muskizko Txakurtrail Lasterketaren edizio berria izango da. LAU URRATS elkarteak antolatzen du, Petronorren eta Muskizko Udalaren babesa du, eta “Euskadiko Txakurkros Liga”-rako proba puntuagarria izango da.

Ibilbideak 8.5 kilometro izango ditu, nahiko gogorra izango da mailen arteko aldeei dagokienez, eta Muskiz inguratzen duten mendietako bidezidorrak, errekastoak eta pistak zeharkatuko ditu. Korrikalariak eta euren txakurrak bilduko dituen topaketa goizeko 08:30ean hasiko da, ordu horretan jasoko dira dortsalak Muskizko Ikastolan eta albaitaritza‑kontrola egingo da, baita parte-hartzaileen materialarena ere. Irteera 10:30ean izango da eta txandaka egingo da, ilarak saihesteko.

Txakurkros lasterketa txiki bat ere egingo da, txikienak kirol honetara hurbiltzeko. Eguerdiko 12:00etan hasiko da.