Prestakuntza honetan Findegiaren barruan dagoen suteen aurkako zelaian benetako suarekin esku hartzen da, besteak beste. Heziketa, suteak ekiditean, adituak diren pertsonekin egiten da eta uneoro langileen zein instalazioaren segurtasuna kontrolatzen dute.
Ohiko programa da, urtez urte, indarreko legegintza betez eta administrazio publikoko sailen onespenaz, Petronorrek abian jartzen duena. Ingurunea honen berri badauka. Hala ere, informatu egin da berriro, jarduera aurrera egin ahala kea agertu daitekeelako eta jakinean egonik funtsgabeko alarmak saihesteko.
Horregatik, 2023ko maiatzera arte egingo diren praktiken egutegi eguneratua eransten dugu, eta urtean zehar programatuko diren data berriak gehitzen joango gara. Praktika hauek 8:30etik 13:00etara egingo dira.
EGUTEGIA:
-Otsaila: 2, 14, 16, 20, 22 eta 28an.
-Martxoa: 2, 6, 8, 14, 16, 22, 28 eta 30an.
-Apirila: 17, 19 eta 25ean.
-Maiatza: 3, 9 eta 11n.