El Pobaleko burdinolak, Petronorren laguntzaz, antolatutako topaketan, Janire Castrillo Erdi Aroko emakumearen bizitzari buruzko gaiak azaltzen joan zen, historiografia tradizionalean izan dituen aztertze joeretatik hasi eta familiaren, gizartearen edo gremio-ingurunearen (lanaren) esparruan izan zuen presentziaren eta eraginaren erreferentzia dokumentatu batzuetara arte.
Janirek Olatz Abad historialari abantoar gaztea izan zuen alboan. Haren gradu amaierako lana Juana de Butroni buruzkoa izan zen, Lope García Salazarren emaztea – kronikari bandokidea –, zeinekin desadostasun handiak izan zituen politika eta testamentuari buruzko gaietan.
Jardunaldiari amaiera emateko, bertaratutakoek bisita laburra egin zuten XVI. mendeko Jauregi honetatik eta Muñatones Gaztelutik.
El Pobaleko burdinolatik eskerrak eman dizkiote Petronorri, “hain xarma handiko gune honetan hitzaldia ematen uzteagatik”.