Petronorrek aurkeztutako proposamena hondakinak berrerabiltzera eta ekonomia zirkularra eta iraunkortasuna sustatzeko lehengai gisa erabiltzera bideratuta dago. Ildo horretatik, honako erronka hau proposatu zaie parte-hartzaileei: “Nola lor dezakegu, teknologia erabiliz, pertsonek gure eguneroko bizitzan hondakin gutxiago sortzea, eta sortzen ditugunak ekonomia zirkularreko prozesu batean ahalik eta gehien berreskuratzea eta modu egokian tratatzea?”
Zehazki, Saul Fernández, Blanca Castaño eta Miguel Angel Jankowski Deustuko Ingeniaritza Mekanikoko ikasleek; Andrea Cecilia Sánchez Deustuko graduondoko ikasleak, eta Nikshan Paudel master ikasle eta Senerreko bekadunak osatu dute Petronorren erronkari irtenbidea eman dion taldea, BAT dorrean, martxoaren 17an eta 18an izandako IT24 ekimenaren, Senior bertsioko txapeldun bilakatuz.
Bihar eta etzi, martxoak 24 eta 25, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek euren erronka aukeratzeko aukera izango dute, horien artean Petronorrena, eta Begoñazpi Ikastolan izango den Junior bertsioan ideia berritzaileak eskaini.
Erronkak taldean lantzen dira, hainbat esparrutako aholkularien laguntzaz: enpresa pribatuak, haien artean Petronor, erakunde publikoak eta ikastetxeak.