Repsol zerbitzuguneek genero-indarkeriaren aurkako borrokan gizartea kontzientziatzeko eta inplikatzeko konpromisoa sendotu dute. Horrela, uda honetan Euskadiko 57 gasolina-zerbitzugune izango dira Puntu Bioletak izango dutenak, horietatik 25 Bizkaian. Zerbitzu birtual honek, informazio- eta dibulgazio-gune nabarmen bat izatea bilatzen du.
Puntu Bioleta horietan QR kode bat dago, bezeroek indarkeria matxistari, horren adierazpenei eta indarkeria hori detektatzeko eta haren aurrean jarduteko moduari buruzko informazioa eskura dezaten.
Berdintasun Ministerioak sustatutako ekimen horren bidez, konpainia multienergetikoak genero indarkeriaren aurkako informazio-erreferente bihurtzea du helburu, Estatu osoan banatutako 3.300 gasolina-zerbitzuguneak erabiliz. Gaur egun, 2.600 zerbitzugunek baino gehiagok dute jada zerbitzu hori.