2050ean zero isurketa garbi lortzea da Repsol/Petronorren konpromisoa, horrela, gaur egungo findegia eraginkorragoa eta deskarbonizatuagoa izan dadin. Hortaz, konpainiak duen eraldaketa-estrategiak funtsezko hiru ardatz ditu: kontsumoak eta emisioak murrizteko eraginkortasuna; egungo unitateak aldatzea eta karbono gutxiko produktu berrietara bideratzea; eta produktu deskarbonizatuetara bideratutako prozesu berriak garatzea. Etorkizuneko findegirako eraldaketa horrek 25 proiektu eta 800 milioi eurotik gorako inbertsioa suposatzen du.
Deskarbonizazioaren testuinguru horretan, Zudairek Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) proiektuei buruzko informazioa eman du ere. Proiektu hauek Euskadin hidrogeno berriztagarriaren Ekonomia garatzea dute helburu gisa. BH2Ck 50 ekimen dituzten 70 erakunde biltzen ditu, eta 2023-2024 aldian 1.100 milioi euroko inbertsioa egingo da.