Petronorrek EIC-en izango duen egoitza berriaren ateak irekiko ditu datorren urriaren 7an

Jardunaldi irekiak
Petronorrek Jardunaldi Irekia antolatu du Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbanako herritarrek Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoaren EIC – Energy Intelligence Centerrean izango duten egoitza berria ezagutu dezaten. Ekitaldia datorren urriaren 7an, larunbatean, izango da 11:00etatik 15:00etara.

Txikientzat pentsatutako eta diseinatutako jarduerak egingo dira, hala nola, bideojokoak, scaletrix, pintura-tailerrak, fotomatoia edo puzgarriak, besteak beste.

Horrez gain, Petronorrek deskarbonizazioaren alde egindako apustuari buruzko informazio-jardunaldi bat egingo da ere, 12:00etan EIC Auditoroan.

Egitasmoan parte hartu ahal izateko hurrengo estekan izena ematea beharrezkoa izango da: www.petronoreic.com