Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren ondokoak, hidrogeno berriztagarrian, erregai sintetikoetan eta findegiaren deskarbonizazioan inbertitzeko planak aurkeztu ditu Tokioko Business Leader Summiten.
Zudairek, besteak beste, martxan jarritako 2’5MW-ko elektrolizagailu bat aurkeztu du bere esku-hartzean. Elektrolizagailu honek, Euskadin hidrogeno berriztagarriaren lehen ekoizpena ahalbidetu eta urtean 350 tona inguru ekoitziko ditu.
Egun hauetan Tokion izan den jardunaldia, Euskadiko teknologia eta industria gaitasunak ezagutaraztea helburutzat duen eta Lehendakariak buru duen enpresa talde bat egiten ari den bidaiaren parte da. Testuinguru horretan, Japoniako enpresek hidrogeno berriztagarriaren alorrean euskal enpresekin lankidetzan aritzeko interesa erakutsi dute.