Petronorrek jakinerazi nahi du, arratsalde honetan, otsailak 12, 1. plantako Platforming P1 Unitatea geldiaraziko dela, programatutako mantenimendu lanak egiteko.
Bere abian jartzea otsailaren 27rako aurreikusi da.
Geraldiak irauten duen bitartean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, gerta daiteke une jakin batzuetan zuzian sugarra handitzea, arriskurik gabeko anomaliarik eragin gabe.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.