Enpresa sinatzaileek Europan hidrogeno berriztagarriaren merkatua garatzeko aukera aztertuko dute, industriaren eta mugikortasunaren deskarbonizazioa bultzatzeko asmoz.
Petronorrek dagoeneko ekoizten du Euskadiko lehen hidrogeno berriztagarria ekoizteari ekin dio dagoeneko, eta 2050ean zero isurpen garbi lortzeko konpromisoa du. Gainera, uda baino lehen, demostrazio-lantegia eraikitzen hasiko da erregai berriztagarriak ekoizteko, CO2 eta hidrogeno berriztagarritik abiatuta sortutako erregai sintetikoak, zehazkiago esanda.
Horrekin batera, Bilboko Portuko deskarbonizazio-huba lideratzen du. 200 milioi eurotik gorako inbertsioa tarteko, erregai sintetikoen ekoizpen-lantegiak eta itsas-biofuela zein ekonomia zirkularreko plastikoak ekoizteko aukera emango duen pirolisi-instalazioak osatzen dute.